Ir a la Portada de Gilsa

Gilsa. El perfecto emplazamiento para su empresa

Nor gara

Gasteizko Industria Lurra, S.A. (GILSA), 1993an fundatutako sozietate publikoa da. Bi partaide ditu: Gasteizko Udala, partaidetzaren % 58,224rekin; eta Eusko Jaurlaritzaren Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako Sozietatea (SPRILUR), % 41,776rekin. Gasteizen industria ekimena eta inbertsioa sustatzeko asmoa du, horretarako lur sail urbanizatuak salduz.

GILSAren zeregina da industria eta zerbitzu azpiegiturak sustatzea. Horien garapenarekin, udalerria erakargarriago egin nahi da, inbertsioak ezar eta sendo daitezen.

Júndiz, airetiko ikuspegia
Júndiz, airetiko ikuspegia

Asmo handiko helburu hori Jundizko industria eta zerbitzu eremua kudeatzean gauzatzen da. Eremu hori aukeraz beterik dago, benetan, hazteko eta etengabe garatzeko enpresa-parke azpiegitura eraginkorra behar duten enpresa haundi, ertain eta txiki guztientzat.

   
GILSA: Eduardo Dato Kalea, 14 eta 16 zkia
Telefonoa zkia.: 945 161255 Fax: 945 161979
gilsa@vitoria-gasteiz.org
Sartzeko Mapa