Gasteizek 224.586 biztanle eta 276,8 km2 ko luze zabalera ditu. Euskadiko hiriburua da, eta Arabako erdialdean dago. Gasteizek bere lurretan biltzen ditu probintziako demografia pisurik handiena eta probintziako industriako eta zerbitzu sektoreko jarduera gehienen kokalekuak.

Geroa oraina da, jadanik, sorburutik bertatik sustraiei leial izaten eta ikuspegi zabalekin aurrera begiratzen jakin izan duen hiri honetan. Erdi Aroko hiriguneak osorik mantentzen du kale eliptikoen trazatu gotikoa, eta berrituak ditu jauregi ederrak.

Zabalkundea modu neurritsuan eginez, Gasteizek ez du gizatasuna galdu. Udal politika zainduak lagunduta, orekari eutsi zaio, hirigintza eta ingurumena bat eginez. Industria eta zerbitzu hiria da izatez. Eta plangintza zuzentzean, sostengagarritasuna hartzen du oinarri, sostengagarritasunaren aldeko ardura hartu baitu hiriak, 1995ean Aalborgeko Gutuna onetsi zuenez geroztik.
Kaleetako, parkeetako eta lorategietako giroa; bizimodu erosoa; hiri barruan joan etorriak egiteko erraztasuna; ingurumari bikainak; eta herritarren izaera. Horra hor hiri hau era guztietako biltzarrak hartzeko toki ezin hobe bihurtzen duten ezaugarriak.