
Gasteizko Udaleko Topografia eta Kartografia Sailak lagatako irudia.
Ekialderantz (20. sektorea) eta mendebalderantz (21. sektorea) zabaldu eta gero, Jundizko Parke Enpresariala, hasieran 4.850.000 m2 zituelarik, orain 7.000.000 m2 ditu. Hantxe dira 500 enpresa baino gehiago eta 8.000 langile.
Gasteizko erdigunetik 6 kilometrora baizik ez dago. Gainera, kokaleku estrategikoa du, ondo komunikatuta baitago probintzia mugakideekin, Estatuko gainerako lurrekin eta Europako beste lurrekin. Izan ere, zuzeneko sarbideak ditu Estatuko 1. errepidera (Madril Irun errepidea).
Industrialdearen barruan daude Gasteizko Garraio Zentroa (CTV), 900.000 karratuko logistikagunea, RENFEren merkantzia geltokia, posta zerbitzuak eta ibilgailuen azterketa teknikorako instalazioa. Eta errepidez 5 kilometrora baino ez, Forondako nazioarteko aireportua.
Gasteizko Udalak kudeatutako enpresen udal zentro batek eta Eusko Jaurlaritzaren industrialdeak ere errazten dute enpresa proiektu berriak instalatzea.
Jundizeko 21 Sektorea, airetik ikusita
Industri erabilerako 2500 metro karratutik aurrerako lurzatiak daude eta industria erakusgarritarako 5.500 metro karratutik aurrerako guneak daude merkataritza eta zerbitzu enpresentzat A-1 eta N 102 errepideen aurrean.
Europan dauden Industrialde haundienetariko bat dugu hau, urbanizazio kalitate haundiarekin, 800.000 metro karratuko berdegunekin eta 256.000 metro karratu ekipamenduentzako eta lurzoruaren ustiapen altuarekin.
136.000 metro karratuko Zerbitzu eremu batek gaine balioa ematen dio ere Jundizeko Parke Empresarialari. Han diren enpresek zerbitzu eskaintza zabala dute, ostatua, kafetegi-jatetxea, banketxeen sukurtsalak, merkataritzako pabiloiak, enpresentzako bulegoak, kirolgunea, haurtzaindegia, golf zelaia,.....