Gure web atarian sartu eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztien segurtasun eta lasaitasunerako, GILSAk bere egiten ditu datu pertsonalak babestearen alorreko lege betekizunak, batez ere honakoei dagokienez:
Gure web ataria erabiltzen duen pertsona orok aski informazioa izatea nahi du GILSAk, datuak eskatzen diren eran eman ala ez berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izan dezan. Hori dela eta, erabiltzaileari bere datuak fitxategi automatizatu bati erantsiko zaizkiola jakinarazten zaio, eta haren arduraduna GILSA dela.
Kontrakoa adierazi ezean, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira web guneko zerbitzuak baliatu zein emateko. Erabiltzaileak datu benetakoak, zehatzak eta osoak eman beharko ditu formularioetan, eta gezurrezko daturik nahiz datu zehaztu, osatu edo eguneratu gaberik emanez gero sor ditzakeen kalte eta galeren erantzukizuna hartu beharko du bere gain.
GILSAk indarreko legedian datu pertsonalak babesteko agintzen diren segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa du, beraz, antolakuntza eta teknikari dagokienez beharrezko neurriak hartuko ditu datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe hartu ez daitezen, eta beste edozein arrisku eragozteko. GILSAk isilpean gordeko ditu fitxategi automatizatuetan jasotako datuak, indarreko legedian ezarritakoaren arabera.
Erabiltzailea -edo haren ordezkaria- une oro baliatu ahalko da bere datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraiki, leku hauetakoren batera idazkia bidaliz:
GILSAErabiltzailea bera identifikatzeko balio duten datuak gordetzerakoan segurtasuna bermatzea da gure kezka nagusia. Horrexegatik, kontu handiz transmititzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik geure zerbitzarietara.
Beren lana betetzeko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ezin dituzte datuok eskuratu. Langileren batek datuak babesteko politika edo segurtasun politika urratuko balitu, diziplinazko egintzen menpe geratuko litzateke.